XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URRUTI-IZKETA.

URRUTIZKAILARIA ta BASERRITARRA.

(Ikuslien ezkerretara urritizkai bat duala, urrutizkai-gela ageri bedi).

(Urrutizkaiaren aurrez-aurre exerita, urrutizkailaria).

(Atzeko atetik sartu bedi Baserritarra, sorbaldan chamarra ta eskuan makilla dituala).

URR. ¿Zerbait nai aldu?.

BAS. Bai jauna, tilifono edo... tiligrafo edo... (buruan atz egiñaz) telfinoro edo... ez dakit nola deitzen zayon ere... Beñepein onera etortzeko esan didate, Azpeiti'ko nagusiaz itzegin dezadan, oni enkargu bat eman nai nioke-ta.

URR. Bai, bai; telefonora etorri zera, Azpeiti'ko zure nagusiaz itz egitea; ¿ez da ala?.

BAS. Ori da, ori da.

URR. Ondo da, ondo da.

¿Eta izena nola dezu?.

BAS. Agustin Bizkarrondo, jauna.

URR. ¿Pirmatzen jakingo dezu, e?.

BAS. Pirmatzen jakin izan banu ez nitzan etorriko onera; karta batekin obeto esango nion tilifono edo instrumentu ortatik baño.

URR. Gizona, ¿zer esaten dezu? ¿kartaz obeto esango ziozula itzez baño?.

BAS. ¿Ez diot bada esan nere nagusia Azpeiti'n dagoala? ¿Nola nai du arrekin itzegin dezadan Azpeiti'ra juan gabe?.

URE. ¿Esan ez dirazu bada emendik zure Azpeiti'ko nagusiaz itzegin nai dezula?.

BAS. Bai, ala esan det baña, nik ez dakit nola itzegin dezakean.

URR. Bai gizona, bai.

Emendixek, istrumentu onetatixek naikoa zure nagusiaz itzegingo dezu Azpeiti'ra juan gabe.